Zuberoa, bere 765km2-ko eremüareki, Euskal Herriko zazpi probintzietarik ttipiena da eta 15.000 bizizaleeki jentetza gütiena dü.

Zuberoako laborantxa, probintziaren ekonomiaren lehen saila da. Halerik ere ekonomiako norabide goitzaleen gatik (gero eta haboro ekoiztü eta mozkina nola nahiko izan), ahültürik da. Mündüko ekonomia liberalari bürü etxeki nahiz, Zuberoak mozkin honen ekoizteko haütüa egin dü. Laborariek beren lanabesaren maila güzietaz, ekoizte eta aldatzetik saltzealat artinozko katiaz jabetzea, AZKORRIA gaztantegi koperatibaren sortzeak, ahal eta nahizko dela erakusten dü.
Laborantxatik bazter, Zuberoak txestüzko industria eta ofiziale alor bat badü. 1970 urtetik honarat, espartiñagintza industria sail bakarraren desagertzeaz probintziak latzki pairatü dü bena ondotik, egiazko ekonomia berezkatze bat sorrerazi dü.

Aran beratiarra, alegiaz eta ohidüraz abertas den lürraldea, Euskal Herriko zazpi probintzietarik, îzate eta jite azkarrena begiratü düana, Zuberoa da. Beti danik Zuberoak oso bereziak diren kultur egintza andana bat agerrerazi dü ( pastoralak, basahaide, dantza...). Ustebereziz, kultur bizindar honen itzal günea, egünko egünean herioaren ülünpe bilakatzen ari dena, euskara gure mintzajearen ahültzea eta arren, hilbidean sartzea da. Hizkuntza, gizarte, kültür eta bizitzeko molde baten oinarria delakoz: euskara bizirik ez bada, euskal kültür bizidünik, ezin diteke izan, euskararen azkorria jeik dadin, hordago ozen baten oihükatzeko püntüa jin zaigü.
AZKORRIA KOPERATIBA - 64130 MUSKILDI (ZUBEROA)
Tel : +33 (0)5 59 28 17 16  Fax : +33 (0)5 59 28 17 43  contact@azkorria.com