Azkorria koperatiba, Zuberoako gozo paregabekoa düen mendi belartsüen erdi-erdian, Muskildi herrian lekütürik da. Hamazazpi ekoizleen sükar eta zorroztarzunak builtatürik, zazpi urteko gogoetaldietarik landa, 2006eko urtarilan abiatu zen.

Gaznatze maila güzietan parte hartü nahiz, eznearen biltzean, gaznen xahatzean, bidaltzean, saltzean eta koperatibaren kudeaketan, egünoroz, hamazapi laborariak aldikatzen dira. Audela, gazna egile bi lanpostü eta salerospeneko idazkari lan postu bat sorrerazirik izan dira.
AZKORRIA KOPERATIBA - 64130 MUSKILDI (ZUBEROA)
Tel : +33 (0)5 59 28 17 16  Fax : +33 (0)5 59 28 17 43  contact@azkorria.com